Zer da Estandarte?

Estandarte Altxorra ta Loriaren atzean dagoen sortzaile taldea da. Abenturazaleak gara, eta aurkikuntza eta jokoak maite ditugu. Horregatik gai zirraragarriak sortzen saiatzen gara, eskuratzeko errazak eta primerako artearekin. Gure ametsa mahai bakoitzean mapa bat eta dadoak jartzea da.

Telmo Arnedo

Telmo Arnedo esaten didate eta aspaldi, zortearen ikur diren poligono sakratuak ikertzen ari nintzela, burura sekulako ideia etorri zitzaidan. Sekulakoa, bai, baina handia ere bai. Eta orduan jakin nuen, orain badakidan bezala, ezinezko izango zela nik bakarrik aurrera eramatea. Nire eremua hitzak eta dadoak baitira, baina ez informatika deituriko sorginkeria hori, edo artista izenekoek arkatz eta margoekin konjura dezaketen magia. Beraz, motxila hartu eta beste jakintsu edo zoro horien bila abiatu nintzen, beraien laguntzarekin nire misioa betetzeko.

Imanol Etxeberria

Valpurgis gau batean jaio nintzen arren ez nuen inoiz neure burua piztitzat hartu: munstro txikia, asko jota. Sei sokekin saiatu ondoren, nigan zegoen bardoak atsedena behar zuen. Dorre batetan giltzatu nuen nire burua, eta pergamino amaigabeak zirriborroekin betetzeari ekin nion… Baina egun batean, gazte bizardun batek dorreko atea jo eta zera esan dizan: “abentura bat hasteko norbaiten bila nabil, eta ez da erraza bera topatzea”. Harrezkero hemen nago, jokoaren diseinuan eta irudikapenean buru belarri sartuta. Nire xelebrekeria gehiago ikusteko zoazte nire Instagramera.

Ruben Pesqueira

Himalayako kobazulo batetan topatu genuen Pesqueira. Itxura basatiko gizon honek yak esnea, gurina eta onddoak janez bizirauten zuen. Bisonteak eta antzekoak marrazten zituen paretetan, eta behin eta berriz Galiziako atlas zahar bat erakusten zigun. Atlasa eskuetan hartu genuenean orri tartetik aldizkari pornografiko higatu batzu erori ziren, baina baita eskuz egindako zenbait mapa ere. Gizon harek bazekien mapak egiten! Guk behar genuena hain zuzen!

Jagoba Lekuona

Oso umetatik zerabilen eskuetan arkatza. Irakasle askok buruarekin ezetz egiten zuten, aurrean arretarik jartzen ez zuen munstro bat balute bezala… Baina Jagoba txikiak, marrazkilarien aurkako jarrera hura ikusita, aurrera egitea erabaki zuen, zartakoka, haginkadaka eta are modu gordinagoak erabiliz. Eta orain dela ez asko, bere kobazuloan marrazten ari zela, bele mezulari bat heldu zitzaion. Tipo ezezagun batek Altxorra ta Loria izeneko liburu batetan parte hartzeko erregutzen zion. Erantzuteko astirik izan baino lehen bele gehiago iritsi ziren, piztiario bat egiteko azalpen eta xehetasunekin. “Ahhh…-pentsatu zuen Jagobak zoriontsu- Zoragarria da munstroak sortzeko aitzakia izatea!”

Pablo Claudio Ganter 'Crom'

E z begiratu niri. Ni Altxorra eta Loriarengatik sartu nintzen hona, eta ipotx bizarrarengatik. Eta hildako elfoengatik. Eta garagardoagatik. Elfo garezurretan edateko. Konturatu al zarete orain arte ez dela elforik aipatu? Asmatu zergatik.

Minoe Gallego

H ondar ale bat jarri nuen. Gero beste bat. Eta beste bat. Azkenerako, hondarra belarrietan ere banuen! Hondarra besterik ez da, arrokarik txikiena, ikusteko zailena, baina abentura zaleena ere bai, inoiz ez baita geldirik egoten eta bazter guztietan baitago. Aizue, beharbada irteterakoan zapatak astindu beharko dituzue…

Kobolak

Herensuge txikien armada batek gure estandartea beti goian darama: kolaboratzaile zoragarriak, adiskide rolariak, lagunak zein familia. Zuek ere talde honetako partaide zarete!